Itxi

Mundua

Zirriborroa

Eskoziari eskumen gehiago emateko legea aurkeztu du Londresek

Erredakzioa

Legediak Erresuma Batuaren “batasunari” eutsi nahi diola adierazi du Cameronek. Zirriborroa Londresek erreferendumaren bezperan agindutakoaren bertsio “hondatua” dela kritikatu du Sturgeonek.

  • David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

    David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Diru-laguntza sozialak eta zergak kudeatzeko Eskoziari eskumen gehiago emango dizkion legearen zirriborroa aurkeztu du gaur Erresuma Batuko Gobernuak.

Agiriak 44 klausula ditu eta alderdi guztien arteko negoziazioaren emaitza da. Legediak Erresuma Batuaren ?batasunari? eutsi nahi diola adierazi du David Cameron lehen ministroak. Eskoziako Parlamentuaren iraunkortasuna bermatu nahi dutela erantsi du. Ganbera 1999an osatu zuten.

Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak, ostera, zirriborroa Londresek erreferendumaren bezperan, 2014ko irailean, agindutakoaren bertsio ?hondatua? dela kritikatu du.

Fiskalitatea

Errentaren gaineko zerga finkatzeko eskumena ematen dio zirriborroak Eskoziako Exekutibo autonomoari. Hala ere, ordaintzen hasteko kopurua zehazterik ez du izango.

Balio erantsiaren gaineko zergaren bidez (BEZ) bildutako diruaren zati batekin geratzeko eskumena izango du Edinburgok, eta aireportuetako tasak kudeatuko ditu.

Diru-laguntza sozial batzuk kontrolatuko ditu, baina ez du prestazio berriak martxan jartzeko eskumenik izango; izan ere, Sturgeonek gaur kritikatu duenez, Londresen oniritzia beharko du kasu askotan. Eskoziako hauteskundeetan botoa emateko gutxieneko adina 18 urtetik 16 urtera murrizten du legedi berriak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eskozia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena