Mundua -

Ezbeharra

Sei lagun hil dira Frantziako Alpeetan lur-jausi batek harrapatuta

Biktima guztiak frantziarrak ziren, 50 eta 70 urte bitartekoak, eta eskarmentu handiko eskiatzaile-talde bateko kideak ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei lagun hil dira Frantziako Alpeetan lur-jausi baten ondorioz, Alpe Garaietako Departamentuko prefektu Pierre Besnardek jakitera eman duenez.

Lehenengo hiru biktimak goizaldean aurkitu dituzte. Biktima guztiak frantziarrak ziren, 50 eta 70 urte bitartekoak, eta eskiatzaile-talde bateko eskarmentu handiko kideak ziren.

Erreskate taldeek sei biktimak erreskatatzea lortu dute.

Ceillaceko eski-estaziotik abiatu ziren, eta itzultzen ez zirela ikusita, senitartekoek abisua eman zuten.

Ezbeharraren unean, lur-jausia egoteko arriskua hirugarren mailan zegoen (punturik gorena bosgarrena da). "Maila altua zen, baina ez arriskurik handiena", azaldu du Besnardek "BFM TV" telebista-kateari eskainitako adierazpenetan.

Hala eta guztiz ere, arriskua bere horretan mantentzen dela ohartarazi du, eta datozen egunetan eski-jarduerak bertan behera uztea gomendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea