Mundua -

Erresuma Batua

3 pertsonaren DNA elkartzea onartu dute, herentzia-gaitzak saihesteko

Mitokondrien teknika gehiengo zabal batekin onartu du Komunen Ganberak: aldeko 382 boto eta kontrako 128. Lorden Ganberak onartu beharko du orain.

Umeek hiru guraso izan ahalko dituzte Britania Handian

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herentziazko gaitz sendaezinak saihesteko, hiru pertsonaren DNA elkartzeko aukera ematen duen teknika onartu du Erresuma Batuko Komunen Ganberak.

Mitokondrien teknika gehiengo zabal batekin onartu du Komunen Ganberak: aldeko 382 boto jaso ditu, eta kontrako 128.

Legediak aurrera egiten baldin badu, hiru pertsonaren geneak elkartzea onartuko lukeen munduko lehen herrialdea izango litzateke Erresuma Batua. Araudia Lorden Ganberak onartu behar du orain.

Nahiz eta Erresuma Batuko Gobernuak prozedurari babesa eman, diputatuek botoa aske emateko aukera izan dute, hau da, alderdiaren aginduei jarraitu gabe, oso gai garrantzitsua baitzen.

2.500 emakume

Teknika hori Erresuma Batuko 2.500 emakumeren arazoak konpontzeko baliagarria izan daitekeela uste dute zientzialariek, eta munduko aditu ugarik babestu dute.

Prozedura Newcastleko ikertzaileek garatu dute. Horren bidez, mitokondria osasuntsuak dituen emakume baten material genetikoa biltzen dute gurasoenei gehitzeko, ‘in vitro’ ugalketa baliatuz.

Amaren mitokondria akastunak emailearen geneekin ordezkatzen dituzte tratamenduan. Mitokondria akastunek bihotzeko arazoak, burmuineko gaitzak edo itsutasuna eragin dezakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua