Mundua -
Douglasville (AEB)
Bost hildako, tartean bi ume, Georgian izandako tiroketa batean
Antza denez, gizon batek lau pertsona hil ditu eta gero bere buruaz beste egin du. Lehenengo zantzuen arabera, hildakoetako bat gizonaren emakume ohia da.
Erredakzioa
Gutxienez bost pertsona hil dira, tartean bi haur, eta bi lagun zauritu dira Douglasville hiritik gertu izandako tiroketa batean, Georgia estatuan.
Antza denez, gizonezko batek sei pertsonaren aurka tiro egin du, eta gero, beste tiro batekin, bere buruaz beste egin du, bertoko hedabideek zabaldu dutenez.
Lehenengo zantzuen arabera, hildakoetako bat gizonaren emakume ohia da, baina, Randy Danniel Douglas konderriko koronelak ez du hori baieztatu.
Bestalde, Stan Copeland konderriko sheriffen bigarrenak CNNri baieztatu dionez, lanean daramatzan 38 urteetan ez du “sekula hainbeste biktima ikusi tiroketa batean”.