Mundua -

Frantzia

Marseillako poliziaburuaren kontra tiro egin dute

Pierre-Marie Bourniquel auto barruan zihoan eta tiroek ez dute ibilgailua harrapatu. Lehen informazioen arabera, ohiko delinkuentziarekin egon liteke lotuta gertakaria.

Marseilla, gaur. EFE.
Marseilla, gaur. EFE.
Marsellako poliziaburuari Kalashnikov fusilekin eraso egin diote

00:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burua estalita zuten hainbat lagunek metrailadore batekin tiroak jaurti dituzte airera Marseillan, polizia-auto bat ondotik pasatzen ari zela. Marseilla iparraldeko La Castellane auzoan izan den ustezko erasoaren ondorioz, Poliziak ingurua itxi du eta 7.000 bat bizilaguni etxetik ez irteteko eskatu die.

Le Figaro egunkariaren arabera, Pierre-Marie Bourniquel Marseillako poliziaburua zihoan auto barruan eta bere kontrako erasoa izan da. Kalashnikov  motako fusila erabili dute tiroketan, ikerketako iturriek esan dutenez.

40 polizia ari dira ingurua zaintzen, eta, lehen informazioen arabera, ohiko delinkuentziarekin egon liteke lotuta gertakaria; antza, droga saltzen duten bi talderen arteko borrokarekin dauka zerikusia.

11:00  jota zirenean entzun dira tiro hotsak Marseillan. Tiroek ez dute polizia-autoa harrapatu eta ez da inor zauritu.  Poliziak, badaezpada, haurtzaindegi bat hustu du eta hainbat ikastetxetan inor kanpora ez ateratzeko agindua eman du.

Hain justu, gaur, Manuel Valls Frantziako lehen ministroa Marseillan da, bisita ofizialean, delinkuentziari buruzko borrokari buruz hitz egiteko. Poliziak emandako datuen arabera, droga trafikoak  100.000 euro inguru mugitzen ditu hilean, Marseilan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak