Mundua -
Denboralea
Nueva Yorkek azken hamarkadetako egunik hotzena izatea espero du gaur
Central Park-en, 1888tik tenperatura baxuenak izatea espero da, Meteorologia Zerbitzuaren arabera. Zenbait estatutan, era berean, batez besteko tenperaturan baino 30 gradu gutxiagoan egongo dira.
Erredakzioa
Nueva York hiriak fronte hotz baten eraginpean espero du gaur, igandea, eta baliteke azken hamarkadetako egunik hotzena izatea, zenbait adituk eta agintarik ohartarazi dutenez.
Central Park-en, 1888tik tenperatura baxuenak izatea espero da, Meteorologia Zerbitzu Nazionalaren arabera, eta hiriko beste leku batzuetan azken mende erdiko markak haustea espero dute.
Beste adituren ustean, igandea, gutxienez, 1993ean hiria astindu zuen denboraletik izandako egunik hotzena biziko dute. Denborale horrek ehunka lagun hil zituen herrialdeko sortaldeko kostaldean.
Iragarpenaren arabera, 18 graduko tenperaturak -zero azpitik- neurtuko dira, baina sentsazioa -30ekoa izango da, haizeteengatik.
“Nueva Yorkeko hiritarrek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte, zero azpiko tenperaturek eta denboraleak estatua astintzen dutenean asteburuan”, Andrew Coumo gobernadoreak ohar baten bidez adierazi duenez.
Aintzira Handietan, Ohiako bailaran eta Delaware, Maryland, Nueva Yersey, Nueva York eta Pensilvania estatuetan (Washington barne) batez besteko tenperaturan baino 30 gradu gutxiagoan egongo dira, iragarri du Meteorologia Zerbitzuak.