Mundua -

AEB

Biziarteko kartzelaldia, Chris Kyle frankotiratzailea hil zuenarentzat

'American sniper' filma inspiratu zuen soldadu estatubatuarra eta Chad Littlefield laguna hiltzea egotzi diote Eddie Routh AEBko militar ohiari.

Eddie Routh AEBko militar ohiari biziarteko kartzela zigorra ezarri diote. Argazkia: EFE
Eddie Routh AEBko militar ohiari biziarteko kartzela zigorra ezarri diote. Argazkia: EFE
Eddie Routh AEBko militar ohiari biziarteko kartzela zigorra ezarri diote. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Texaseko zinpeko epaimahai batek biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Eddie Routh AEBko marine ohiari, Chris Kyle AEBko frankotiratzaile ohia (American sniper filma inspiratu duena) eta Chad Littlefield, haren laguna, hiltzea egotzita.

Routh AEBko militarrak Iraken eta Haitin jardun zuen aipaturiko bi gizonak hil aurretik. Haren kontrako prozesuak bi aste iraun du, eta marine ohiak bere burua errugabetzat jo du aldi baterako eromena izan zuela argudiatuta.

Defentsako abokatuak argudiatu zuen Routhek kalte psikologiko nabariak jasan zituela (eskizofrenia eta estresa) Iraken eta Haitin lan egin ostean, eta hilketaren egunean delirioa jasan zuela.

Epaiketak bederatzi egun iraun du, eta dozenaka lekukok deklaratu dute. Azkenean, hamar emakumez eta bi gizonez osatutako zinpeko epaimahaiak erabakia bi ordu eta erdiz hausnartu ondoren, errudun jo dute.

Hala, zuzenean biziarteko kartzela-zigorra ezarri diote; izan ere, akusazioak heriotza-zigorra ezartzeari uko egin zion prozesuaren hasieran.

Halaber, epaiketak bat egin du American sniper filmaren estreinaldiarekin; hain zuzen ere, Chris Kyle AEBko frankotiratzailearen bizitzan oinarrituta dagoen pelikularen emanaldiarekin. Clint Eastwoodek zuzendutako filmak Oscar sarietarako sei izendapen zituen, baina azkenean Soinu editatze onenaren Oscar saria bakarrik irabazi du.

el francotirador oscar 2015 cartel

el francotirador oscar 2015 cartel

American sniper filmeko kartela. Argazkia: EFE

Astelehen goizaldean egin zen Oscar sariak banatzeko ekitaldia, eta bertan izan zen Taya Kyle, Chris Kyle AEBko frankotiratzaile ohiaren alarguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea