Mundua -

Egonkor dago

Bizar-xafla batekin zauritu dute AEBko enbaxadorea, Seulen

Erasotzaileak Ipar eta Hego Korearen batasuna aldarrikatu zuen. Aurpegian eta ezkerreko eskumuturrean zauri odoltsuak egin zizkion Lipperti.

AEBk Seulen duten embaxadoreari eraso egin diote labana batekin

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Gobernuak Hego Korean duen enbaxadorea, Mark Lippert, "egonkor" dago, atzo Seulen gizonezko batek bizar-xafla batekin eraso egin ondoren. Medikuek jakinarazi dutenez, arriskutik kanpo dago.

Erasotzaileak aurpegian eta ezkerreko eskumuturrean zauri odoltsuak egin zizkion Lipperti, eta Ipar eta Hego Korearen batasuna aldarrikatu zuen.

AEBko enbaxadorea (42 urte ditu) hitzaldi batean zegoen erasoa jaso zuenean, eta ospitale batera eraman zuten erasoa izan eta berehala.

Marie Harf AEBko Estatu Departamentuko bozeramaileordeak gaitzetsi egin du erasoa, eta Seulgo enbaxada bertako agintariekin elkarlanean dabilela azpimarratu du. “Ez daukagu, oraingoz, xehetasun gehiagorik”, gaineratu du.

Bestalde, Hego Koreako Gobernuaren Kanpo Gaietarako bozeramaileak, Noh Kwahg Ilek, erasoa “barkaezina” dela, eta gertatutakoa sakon ikertuko dutela esan du.

Erasotzailea, Kim Ki Jong, Ipar Korearen aldeko 55 urteko aktibista bat dela esan dute Hego Koreako agintariek. 2010. urtean, bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, Japoniako enbaxadoreari porlan zati bat botatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea