Mundua -
Bamako
Bost hildako Malin, jatetxe baten kontrako atentatuan
Herritar frantziar eta belgikar bana daude hildakoen artean, europar ugari biltzen diren lokal bat baita. Bi pertsona atxilotu dituzte dagoeneko, erasoaren egileak direlakoan.
Erredakzioa
Gutxienez bost pertsona hil eta dozena bat zauritu dituzte europar asko jasotzen dituen Bamakoko (Mali) jatetxe baten kontra egindako erasoan, Poliziak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, herritar frantziar eta belgikar bana daude hildakoen artean, zaurituetako zortzi larri daude, eta dagoeneko Gabriel Toure ospitalean daude.
Kaputxadun talde batek egin du erasoa bart, gauerdian, L’Hypodrome auzoko La Terrace jatetxean. Granadak jaurti eta tiroka hasi dira jatetxean zeuden pertsona guztien kontra, ihes egin aurretik.
Bi pertsona atxilotu dituzte dagoeneko, erasoaren egileak direlakoan.