Mundua -

Brooklyn-en

Zazpi ume hil dira Nueva Yorken izandako sute batean

Sua sukaldean izandako zirkuitulabur batek eragin du eta hildako gazte guztiak familia bereko kideak ziren.

Suhiltzaileak, kiskalitako etxearen kanpoaldean. Irudia: EFE
Suhiltzaileak, kiskalitako etxearen kanpoaldean. Irudia: EFE
Suhiltzaileak, kiskalitako etxearen kanpoaldean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez adin txikiko zazpi ume hil dira gaur, larunbata, Brooklyn Nueva Yorkeko auzoko eraikin batean piztutako sute batean, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

5-15 urte artekoak dira eta, gainera, gutxienez beste bi lagun larri zauritu dira, baina oraindik ez dute zehaztu adina.

Suhiltzaileen arabera, sua Brooklyngo Bedford etorbidean izan da eta, ordubete geroago, itzali dute.

Ezbeharra gauean izan da, elurte handia bota eta gero, udaberria hasi den honetan.

Antza denez, janaria bero mantentzeko gailu batean izan da zirkuitulaburra. Irudia: cbs

Antza denez, janaria bero mantentzeko gailu batean izan da zirkuitulaburra. Irudia: cbs

Sua sukaldean izandako zirkuitulabur batek eragin du, Daniel Nigro Nueva Yorkeko Suhiltzaileetako buruak baieztatu duenez. Gainera, baztertu egin du inork nahita piztu izana.

Hildako gazte guztiak familia bereko kideak ziren, Nueva Yorkeko Poliziak CNN telebistari baieztatu dionez.

Gainera, beste bi pertsona, emakume batek eta neska nerabe batek (uste dute ama-alabak direla), ihes egitea lortu dute, leihotik behera salto eginda, baina egoera kritikoan daude.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York argazkiak Suteak albisteak