Mundua -

Bila ari dira

Tunisiako atentatuko terroristetako bat ihesean dago, dio presidenteak

Hala, Beyi Caid Essebsi presidenteak iragarri duenez, hiru izan ziren, ez bi, aurreko asteazkeneko atentatuan parte hartu zuten EIko kideak.

Presidentea, gaur egindako lore-eskainzan. Irudia: EFE
Presidentea, gaur egindako lore-eskainzan. Irudia: EFE
Tunisiako Bardo museoan egin zuten erasoaren irudiak

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beyi Caid Essebsi Tunisiako presidenteak baieztatu egin du hiru izan zirela, eta ez bi, aurreko asteazkeneko atentatuan parte hartu zuten Estatu Islamikoaren kideak. Atentatuan, 20 atzerritar hil zituzten ustez hirurok, eta horietako baten bila ari dira orain.

Tunisiako Bardo museoaren atarian egindako lore-eskaintzan, presidenteak azaldu du Segurtasun kameretan ikusten denez, hiru dira ageri diren gizon armatuak, eta ihes egin duena ez dela ?urrunera helduko?.

Maher Ben Muldi Gaidi da gaztea, eta buru eta belarri bilatzen ari dira ?ustez parte hartu? zuelako, Tunisiako Barne Ministerioaren arabera.

Bestalde, segurtasun indarrek bi pertsona atxilotu dituzte Ras Yebel hirian, Tunisiatik 50 kilometrora, ipar sartaldean, eta atxilotuek Bardo Museoaren eta Bualabam herriaren kontrako (Algeriako mugatik gertu, lau polizia hil ziren) atentatuari buruzko agiriak omen zituzten.

Halaber, mugaldetako zenbait eskualdetako mapak zituzten soinean, eta ondoko herrialdeko bateko telefono eta izen zerrenda bat, baina ez dute zehaztu nongoak.

Atentatuaren irudiak, gaur zabaldu dituzte:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak albisteak Estatu Islamikoa