Mundua -

Gatazka armatua

Hutiek erasoak areagotu dituzte Yemengo hegoaldean, Taiz hiria hartuta

Bestalde, NBEren Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du arratsaldean, herrialde afrikarrean piztutako krisia aztertzeko, hartu duen joerak nazioartea kezkatu baitu.

Hiritarrak protesta egoten, gaur, Taiz-en. Irudia: EFE
Hiritarrak protesta egoten, gaur, Taiz-en. Irudia: EFE
Hiritarrak protesta egoten, gaur, Taiz-en. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hutien xiiten mugimenduak erasoak areagotu ditu gaur, igandea, Yemengo hegoaldea kontrolpean izateko helburuarekin, Taiz hiri garrantzitsua eta estrategikoa hartuta. Gainera, soldaduak bidali ditu Adenera eta, ondorioz, gerra zibil berria izateko arriskuak gora egin du, zurrumurruek diotenez.

Orain hainbat hilabete garatzen hasi zen gatazkak pauso berri bat eman du; goizaldean, hutiek Taizko aireportua, Armadaren aireportu bat, polizia-etxeak eta auzitegien gunea hartu dute.

Taiz Sana hiritik 250 kilometrora dago, hego sartaldean, eta herrialdeko hiri garrantzitsuetakoa da. Gainera, hiriburua eta Aden lotzen dituen errepideak zeharkatzen du eta, hain zuzen, Adan aukeratu du Mansur Hadi presidenteak egoitza izateko.

Hutiek herrialdeko zazpi eskualde kontrolpean dituzte (tartean, Sana) eta haien asmoa Al Dalea probintzian aurrera egitea da, ondoren Lahechetik jarraitu -bertan gatazka odoltsuak espero dituzte- eta, azkenik, Adenen bukatzeko.

Gune horiek guztiak Hego Yemengo guneak dira eta Hadiren alde daude, hori baita bere jatorria. Xiitek, ordea, herrialdeko iparraldean dituzte babeslekuak.

Hego Yemen eta Ipar Yemen 1990ean elkartu ziren, baina, lau urte ondoren, gerra zibila hasi zen. Iparraldekoek irabazi zuten guda, baina hegoaldeko guneek banandu nahi izan dute geroztik.

Taizen kontrola bereganatzeko, xiitek Segurtasun Indar Berezietako 600 soldadu bidali ditu hirira, bi hegazkin militarretan eta 200 ibilgailutan,  Efek zehaztu duenez.

Yemen gatazka politiko sakonean sartuta dago eta, Hadik emandako dimisioa baliogabetu zuen ostean, okerrera egin du. Presidenteak uko egin dio karguari eta, geroago, herrialdeko presidentetzat jo du bere burua, hutien kontra eginda.

Bestalde, NBEren Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du arratsaldean, herrialde afrikarrean piztutako krisia aztertzeko, hartu duen joerak nazioartea kezkatu baitu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea