Mundua -

Egipton

Arabiar Ligak berezko armada eratzea adostu du

Goi bileran parte hartu duten herrialdeen helburua segurtasunaren kontrako mehatxuei, terroristen taldeei eta kanpoko esku hartzeei aurre egitea da.

Herrialde arabiarrek indar militar bateratua sortuko dute

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrialde arabiarretako estatuburuek onartu egin dute gaur, igandea, soldaduak batzea indar armatua eratzeko, segurtasunaren kontrako mehatxuei, terroristen taldeei eta kanpoko esku hartzeei aurre egiteko helburuarekin.

"Arabiako buruzagiek indar militar arabiarra eratzea erabaki dute", iragarri du Abdelfatah al Sisi Egiptoko presidenteak, Arabiar Ligak herrialde horretan egindako goi bilera bukatu eta gero.

Era berean, goi mailako ordezkarien talde bat ere egitea erabaki dute, beti ere, Arabiako Armadetako Estatu Nagusietako buruen kontrolpean, aipatutako indarra eratzeko eta horren formakuntza egiteko oinarriak ezar dezaten.

Al Sisiren esanetan, indar armatua herrialde arabiarrek dituzten "erronka handien" ondorio da.

Gainera, Egiptoko presidenteak -itxiera ekitaldiko hitzaldian- azpimarratu egin du goi-bileran herrialdeen mehatxuak antzeman eta beharrezko neurriak zehaztea lortu dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024