Mundua -
DHAKA hiriburuan
Bangladeshko blogari kritiko bat hil dute sastadaka
Washigur Rahman Babuk (27 urte) jarrera kritikoa zuen muturreko erlijio-taldeekiko. Hiru erasotzaileetatik bi atxilotu egin dituzte dagoeneko.
Agentziak | Erredakzioa
Bangladeshko blogari bat (muturreko talde erlijiosoen kontrako kritikak egiten zituena) hil dute sastadaka, Dhaka hiriburuan. Hilabetean gertatu den antzeko bigarren erasoa izan da, Poliziak EFEri jakinarazi dionez.
Biktima Washigur Rahman Babu (27 urte) da, eta hiru pertsonak eraso diote Begunbari inguruan, Tejgaon auzoan, 10:30ean (EAEn 05:30 zirenean), Biplob Kumar Sarkar Poliziako komisariordeak zehaztu duenaren arabera.
"Hiru lagunek eraso diote eta horietako bi atxilotzea lortu dugu. Muturreko talde erlijiosoekiko jarrera kritikoa zuelako eraso diotela uste dugu", zehaztu du.