Mundua -

Bahiketa Turkian

Bi bahitzaileak eta fiskala hil dituzte Istanbulen

Geziko manifestazioetan hildako baten polizia hiltzaileen konfesioa eta ihesbide segurua eskatzen zuten talde ezkertiar bateko bahitzaileek.

Bahitzailea fiskalarekin. Argazkia: Efe
Bahitzailea fiskalarekin.
Bahitzailea fiskalarekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istanbuleko Justizia Jauregian fiskal bat bahitu dute astearte honetan, eta Poliziaren operazio batek bahiketari amaiera eman dio arratsaldean. ustez Ezker muturrekoak ziren bi bahitzaileak hil dituzte poliziek, eta bahitua erreskatatu dute, baina gutxi geroago hil egin da ospitalean.

Mehmey Selim Kiraz fiskalaren bahiketak zortzi bat orduko iraupena izan du. Fiskala anbulantzian eraman dute, baina ezin izan dute suspertu zauri larriak baitzituen.

Ezker muturreko talde bateko bi kidek fiskal turkiar bat bahitu dute Istanbuleko Justizia Jauregian, Hurriyet egunkariak jakitera eman duenez. Ordu batzuk geroago, Poliziak bahitzaileak hil eta fiskala zauritu du. Fiskala ospitaleratu egin behar izan dute, larri zauritu delako.

Mehmet Selim Kiraz fiskala zen bahitua, Berkan Elvanen heriotza ikertzen ari dena. Elvan Gezi parkeko manifestazioetan poliziak jaurtitako gas pote batek jota hil zen.

Ordu batzuk geroago fiskala ere hil egin da zauri larrien ondorioz, ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez. Recep Tayip Erdogan Turkiako presidenteak agerraldia egin du Errumanian; izan ere, bidaia ofiziala egiten ari da bertan. Kirazek hiru bala zituen buruan, eta beste bi gorputzean, Erdoganek azaldu duenez.

Sare sozialetan zabaldutako argazkian ikus daitekeenez, bahitzaileak pistola jarri dio buruan fiskalari, eta paretan Herri Askapenerako Frontea-Talde Marxista Iraultzailearen (DHKP-C) bandera bat eta sinboloak jarri dituzte.

Hainbat hedabide turkiarren arabera, tiro hotsak entzun dira erakinean, eta Poliziak goi mailako komandoak bidali ditu.

Istanbulen kaosa sortu da gaur; izan ere, itzalaldi elektriko handia gertatu da, eta oraindik ez dute argitu zergatik gertatu den. Horrek areagotu egin du ezinegona eta nahasmendua.

Aipatu talde ezkertiarraren agiri bat argitaratu dute webgune batean. Horren arabera, bahitzaileek bi eskaera egin dituzte fiskala ez hiltzeko: Elvanen hiltzaileen konfesioa zuzeneko emanaldi batean, eta bahitzaileentzat ihesbide segurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bahiketak albisteak