Mundua -

Istripua

56 pertsona hil dira Errusian, arrantza-ontzi bat hondoratuta

Beste 63 pertsona onik erreskatatu dituzte, eta 13 desagertuta daude oraindik.

54 marinel hil dira Errusiako arrantzontzi bat hondoratuta

0:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 56 pertsona hil dira gaur goizaldean Errusiako uretan, arrantza-ontzi bat hondoratuta, bertako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra Ozeano Pazifikoan jazo da, Kamtxatkako penintsulako kostaldetik 330 kilometrora.

Beste 63 pertsona onik erreskatatu dituzte, eta 13 desagertuta daude oraindik.

Ontzian 78 errusiar eta 54 atzerritar zihoazen. Azken horiek Birmaniakoak, Ukrainakoak, Vanuatukoak, Letoniakoak eta beste hainbat herrialdetakoak ziren.

Dalni Vostok egunkariaren arabera, ontziak ez zuen alerta seinalerik eman istripua izan baino lehen.

Larrialdiei aurre egiteko Ministeriotik azaldu dutenez, baliteke ontziak izeberg baten aurka talka egin izana, eta horregatik hondoratu izana.

Onik erreskatatu dituzten marinel gehienak larri daude, uren tenperaturak oso baxuak baitira, 0 ºC-koak inguru. Horregatik, hipotermiak jota daude.

Erreskate operazioan 800 pertsonak, 26 ontzik eta helikoptero batek hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia berriak Arrantza