Mundua -

Erasoa Unibertsitate batean

Al Shabab taldeak 147 pertsona hil ditu Keniako unibertsitate batean

Keniako Barne Ministerioak dio Garrissako campuseko 815 ikasleetatik 500 topatu dituztela, baina oraindik ez dute argitu erasoaren unean zenbat pertsona zeuden bertan.

Hainbat hildako Kenyako unibertsitate batean egindako erasoan

0:53

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Al Shabab talde jihadista somaliarrak 147 pertsona hil ditu Garissako Unibertsitatean (Kenia hegoaldea, Somaliako mugatik hurbil) egindako erasoan. 16 orduz atxikita izan ditu hainbat ikasle eta irakasle.

Erasoa 05:30 inguruan (02:30 GMT) hasi da. Erasotzaileak unibertsitateko eremuan sartu dira, campusean dagoen meskitara errezatzera zihoazela esanez.

Barruan zirela, hainbat lehergailu zartarazi dituzte eta tiroka hasi dira. Aipatu campusean 800 ikasle baino gehiago izan ohi dira.

Ikasleen egoitzetan sartu dira eta sarrera zaintzen duten poliziekin tiroketa izan da. “Musulmanak ez diren ikasleak eta atxiki dituzte; ekintzaileen helburua musulmanak ez diren guztiak hiltzea izan da”, azaldu du Al Shabab taldearen bozeramailea batek.

Los terroristas consiguieron acceder a las residencias donde se alojan los universitarios en el campus tras enfrentarse en un tiroteo con los policías que custodiaban la entrada a esta zona, explicó el inspector general de la Policía, Joseph Boinnet.

Keniako Segurtasun Indarrek lau egoitzetatik hirutan zeuden ikasleak ebakuatzea lortu dute eta erasotzaileetako lau tiroz hil dituzte. Bosgarren terrorista bat ihesean zihoala atzeman duten, Barne Ministerioak azaldu duenez.

Alabaina, beste erasotzaile batzuk ikasleen egoitza batean ezkutatu dira eta hainbat pertsona atxiki dituzte.

147 hildakoez gain, 79 zauritu ere izan dira, horietako batzuk larri daude eta, beraz, biktimen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.

Keniako Barne Ministerioak dio Garrissako campuseko 815 ikasleetatik 500 topatu dituztela, baina oraindik ez dute argitu erasoaren unean zenbat pertsona zeuden unibertsitateko eremuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea