Mundua -
Etenaldia
Itzalaldi batek argindarrik gabe utzi du Etxe Zuria, Washingtonen
Larrialdietarako generadoreei esker, bezeroek argindarra berreskuratu dute argia joan eta denbora gutxira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Washington argindarrik gabe utzi duen itzalaldia atentatu terrorista baten ondorioz gertatu izana baztertu du AEBko Gobernuak. Besteak beste, Etxe Zuria eta hainbat eraikin ofizial argindarrik gabe geratu dira bart, itzalaldi horren eraginez.
“Aurreneko ikerketen arabera, itzalaldiak ez du terrorismoarekin loturarik”, adierazi du funtzionario batek. “Ez dago zantzurik asmo txarrez egindako zerbait dela esateko”, argitaratu du Reuters agentziak, Gobernuko iturri bat aipatuz.
Ohar batean, PEPCO enpresak adierazi du arazoak bertan 13:00ak zirenean hasi zirela. “Gure bezeroek ez dute argindarra modu etengabean galdu”, azaldu dute aipatu enpresatik. Larrialdietarako generadoreei esker, bezeroek argindarra berreskuratu dute handik eta gutxira.
Hala ere, etenaldiek, besteak beste, Etxe Zuriari, Justizia Sailari eta Estatu Sailari eragin diete. Azken eraikin horretan prentsaurrekoa egiten ari ziren etenaldia gertatu denean. Eraikin ofizialetan eta Metroan generadoreak erabili behar izan dituzte argindarra izateko.