Mundua -
Italian
Hiru pertsona hil dira Milango Auzitegian izandako tiroketa batean
Tiratzailea atxilotu dute dagoeneko; bankarrot auzi batean inputatuta zegoen. Epailea, abokatua eta aretoan zeuden beste bi lagun tiroz hil ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru lagun hil dira gaur goizean, Milango Justizia Auzitegian izan den tiroketa batean. Ustezko erasotzaileak ihes egitea lortu duen arren, atxilotu egin dute; iruzugarragatik epaitu behar zuten gaur.
Susmagarria Claudio Giardiello dela adierazi dute Italiako zenbait hedabidek. Goizeko 11:00etan, aretoan zeuden epailea, abokatua eta beste lagun bat tiroz hil ditu.
Aurretik ustezko erasotzailearen abokatuak uko egin dio defentsari, Il Corriere De lla Sera egunkariaren arabera. Iturri horrek hiru hildako eta hainbat zauritu daudela iragarri du. Tiratzaileak ihes egin du, baina dagoeneko atxilotu dute, La Repubblica-k zabaldu duenez. Guztira bost tiro egin dituela azaldu dute lekukoek.