Mundua -
Bigarren saiakera
Etxe Zurirako hautagaitza iragarriko du Hillary Clintonek igandean
Hautagaitzaren berri bideo baten eta sare sozialen bidez emango du Clintonek. Ondoren Iwoa eta New Hampshiretik bira bat egingo du. Bidaian ekitaldi txikietan parte hartuko du.
Agentziak | Erredakzioa
Alderdiko barne-hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarriko du Hillary Clinton politikari demokratak igandean, Clintonen aldameneko iturri batek ostiral honetan baieztatu duenez. Honenbestez, 2016ko hauteskundeetan presidentegaia izateko helburua du Clintonek.
“Aurkezteko borondatea igandean jakitera ematea espero da”, ziurtatu du iturriak. Hautagaitzaren berri bideo baten eta sare sozialen bidez emango du Clintonek. Ondoren Iwoa eta New Hampshiretik bira bat egingo du.
Bidaian ekitaldi txikietan parte hartuko du boto-emaileengana hurbiltzeko, haien kezkak entzuteko eta presidente zergatik izan nahi duen azaltzeko.
Kanpaina hasiera hori Ted Cruz eta Rand Paul Alderdi Errepublikanoko hautagaienarekin alderatuta oso ezberdina izango litzateke. Paulek eta Cruzek ekitaldia handiak egin zituzten hautagaitzen berri emateko.
Momentuz, Clintonek Alderdi Demokratako hautagaia izateko lehia handirik izango duenik ez du ematen. Jim Webb Virginiako senatari ohia eta Martin O’Malley Marylandeko gobernadore ohia bakarrik aurkeztuko dira barne-hauteskundeetara.