Mundua -

AEBko hauteskundeak

Jennifer Lopez, De Niro eta Johansson, Hillary Clintonen alde

Asko izan dira azken orduotan Hillary Clintonen hautagaitzari babesa eman dioten Hollywoodeko izarrak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonbra gorria jarri diote Hollywoodeko izarrek Hillary Clintoni, AEBko 2016ko  hauteskundeei begira. Igande gauean hautagaitza iragarri zuen Clintonek, eta ordutik asko izan dira Clintonen erabakia babestu duten pertsonaia ospetsuak: Jennifer Lopez, Scarlett Johansson edota Lena Dunham aktoreek, adibidez, euren poza agertu dute sare sozialetan.

"Oso pozik nago. Bada garaia presidentetzan emakume bat egoteko", adierazi du Jennifer Lopezek E! Online atarian.

Scarlett Johanssonen iritziz, Clintonen erabakia "une egokienean" dator. Hillaryren hautagaitzak "oso interesgarri" egingo ditu hauteskunde primarioak, aktorearen ustez.

"Trebatua dagoen politikari bikaina da, eta Alderdi Demokrata anitz ondo ordezkatuko du", adierazi du.

‘Girls’ telesaileko protagonistak, Lena Dunhamek, Twitter bidez babesa eman dio Clintonen hautagaitzari.

Clintonek bere erabakia iragarri aurretik, Robert De Nirok ere sostengua eman zion Hillaryri. "Bera izatea esperto dut", esan zuen.

Bere webgune ofizialean eskegitako bideo batean iragarri zuen Hillary Clintonek hautagaitza.

"Presidente izateko nire hautagaitza aurkeztuko dut. Estatubatuarrek txapeldun bat behar dute eta nik txapeldun hori izan nahi dut", adierazi du Facebookeko haren orrialdean argitaratutako bideo batean.

Jeffrey Kazenberg DreamWorkseko poresidenteak Clintonen hautagaitza "% 100ean" babestuko duela esan zuen atzo. Urrian, 2,1 milioi euro bildu zituen Clintonen hautagaitza bultzatzeko.

Musikaren munduan, Carole King eta Ariana Grande abeslariek Clintonen aldeko txioak bota dituzte azken orduotan.

Azkenik, Magic Johnson saskibalioi izarrak ere babesa eman dio Clintonen erabakiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hauteskundeak AEB argazkiak Hillary Clinton albisteak Hillary Clinton biografia