Mundua -
SEATTLE
Larrialdietako lurreratzea, langile bat upategian lo geratu delako
Hegazkineko upategian geratu da lo langile bat, eta aparatuak lur hartu duenean ateari kolpeka hasi da. Zaratak entzun dituenean, pilotuak lurreratzeko agindua eman du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larrialdietako lurreratzea egin zuen atzo Alaska Airlines enpresako hegazkin batek, upategian kolpeak eta oihuak entzun ondoren.
Izan ere, hegazkineko upategian geratu da lo langile bat, eta aparatua aireratu denean ateari kolpeka hasi da. Zaratak entzun dituenean, pilotuak lurreratzeko agindua eman du.
Aireratu eta 14 minutura, hegazkina Seattle-eko aireportura itzuli da.
“Larrialdi lurreratzea egin behar izan du kapitainak”, azaldu du Alaska Airlinesek ohar batean.
Behin aireportuan, langilea upategian aurkitu dute. Presioa eta tenperatura kontrolpean dituzte hegazkinaren sail horretan ere.
Hala ere, langilea ospitalera eraman dute, azterketa medikua egiteko, NBC News kateak jakitera eman duenez.