Mundua -

Rigako kritiken ondoren

Talde negoziatzailea aldatu eta Varoufakis zokoratu du Greziak

Atenasek iragarritako aldaketak “positiboak” direla uste du Europako Batzordeak. Euclid Tsakalotos taldeko koordinatzailea izendatu du Tsiprasek.

Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Troika-rekin negoziatzeko taldea aldatzea eta Yanis Varoufakis Ekonomia ministroaren papera murriztea erabaki du Greziako Gobernuak, Eurotaldearen azken bilera informalean, Rigan, Europako buruzagiek Varoufakis gogor kritikatu ondoren.

Talde negoziatzaile berria gainbegiratzen jarraitzeko ardura izaten jarraituko du Varoufakisek, baina Euclid Tsakalotos Atzerri Ministerioko bigarrena izendatu du Alexis Tsipras lehen ministroak taldeko koordinatzailea izateko. Horrela gauzak, erabakia Ekonomia ministroa baztertzeko maniobra bat bezala hartu dute Greziako komunikabideek.

Era berean, Nikos Theocharakis Varoufakisen idazkari nagusiak ?Bruselako taldearen? aurrean Greziako ordezkaria izateari utziko dio. Ondorioz, Varoufakisek boterea galduko duela argi dago. Teocharakisen ordez Yorgos Jualiarakis izendatu dute, Yannis Dragasakis presidenteordearen hurbilekoa.

Aldaketa ?positiboak?

Greziak iragarritako aldaketak ?positiboak? direla esan du Europako Batzordeak. ?Taldean koordinazio lana Yorgos Juliarakisek egingo duela iragarri dute Greziako agintariek eta lehen ministroa zuzenean inplikaturik egongo dela uste dugu. Hori positiboa da?, azaldu dute Europako iturriek.

Hala ere, maiatzaren 11ko bilera formala baino lehen premiazko batzarren bat deitzeko asmorik ez dago, nahiz eta Greziako Gobernuak gero eta likidezia arazo gehiago izan.

Eurotaldean bizi duen bakartasuna onartu zuen Varoufakisek berak igandean, Twitter sare sozialean. Horretarako, 1936an Franklin D. Roosevelt AEBetako presidenteak esandakoa erabili zuen Greziako Ekonomia ministroak: ?Nireganako gorrotoan ados daude aho batez; eta nik gorroto horri ongietorria ematen diot?. ?Nire bihotzetik eta errealitatetik gertu dagoen aipua egunotan?, erantsi zuen Varoufakisek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grezia