Mundua -

Nigeria

Boko Haramek bahitutako beste 234 emakume eta neskato askatu dituzte

Askatutakoen artean orain urte bat bahitutako Chibokeko neskatoak dauden edo ez ezin izan dute agintariek baieztatu.

Aste honetan Nigerian aske utzi dituzten zenbait emakume. Argazkia: EFE
Nigeria EFE
Ia 300 emakume eta ume, aske Boko Haramen eskuetan izan ostean

0:42

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nigeriako Armadak Boko Haramek bahitutako beste 234 emakume eta neskato askatu ditu. Aste hasieran 450 emakume eta neskato ere askatu zituzten. Oraindik, ordea, ezin da baieztatu askatutakoen artean orain urte bat Chiboken bahitutako neskatorik dagoen.

Armadak ohar batean jakitera eman duenez, Sambisa basoan askatu dituzte emakumeak eta neskatoak. Sambisa basoa jihadisten gotorleku nagusia da.

Askatutakoen artean orain urte bat bahitutako Chibokeko neskatoak dauden edo ez ezin izan dute agintariek baieztatu.

Aste honen hasieran beste 450 emakume eta neskato askatu ditu Nigeriako Armadak. Orduan era Sambisa basoan zeuden bahitutako lagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa albisteak