Mundua -

Hauteskundeak Italian

Renziren zentro-ezkerraren garaipen apala, eskualdeko hauteskundeetan

Europakoekin alderatuta, boto kopuru nabarmena galdu du Alderdi Demokratak. Beppe Grilloren Bost Izarreko Mugimenduak eta Ipar Ligak, berriz, babes gehiago eskuratu dute.

Renzi, eskualde hauteskundeetan botoa ematen. EFE
Renzi, eskualde hauteskundeetan botoa ematen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zentro-ezkerrak irabazi ditu igandean Italian egin diren eskualdeko hauteskundeak. Lehian ziren zazpi eskualdeetatik bostetan lortu du garaipena Matteo Renziren Alderdi Demokratak, eta botoen % 23 eskuratu ditu.

Dena dela, Europako hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, atzera egin du Renziren alderdiak, orduko hartan botoen % 40 erdietsi baitzituen.

Behin-behineko datuen arabera, Umbria, Markak, Apulia eta Toscana eskualdeetan irabazi du. Ligurian zuen nagusitasuna galdu du, ordea, zentro-eskuinaren mesedetan. Giovanni Toti Berlusconiren "gizonak" botoen % 34,6 eskuratu ditu eta Raffaella Patiak (Alderdi Demokrata), botoen % 27,9.

Campania eskualdean, bestalde, garaipena lortu dute zentro-ezkerrekoek.

Beppe Grilloren 5 Izar Mugimenduak emaitza onak erdietsi ditu eta bigarren indarra da. Hiru eskualdetan, botoen % 25 lortu ditu, alderdi bozkatuena izanik.

Ipar Liga ere zorioneko da. Luca Zaia Veneton gailendu da, Silvio Berlusconiren Forza Italiari aurrea hartuta.

Liguriako garaipena gorabehera, Berlusconik babesa galdu du, botoen % 10eko galera izan baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea