Mundua -
Alarma faltsua
Elisabet II.aren heriotza iragarri du BBCko kazetari batek Twitterren
Buckinghameko iturriek gezurtatu egin dute txioa. Ingalaterrako erregina Londresko ospitale batera joan da, baina ohiko azterketa bat egitera joan dela nabarmendu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elisabet II.a Ingalaterrako erregina hil dela iragarri zuen atzo Ahmen Khawaja BBCko kazetariak Twitterren, eta iragarpen horrek Elisabet II.aren osasun egoerari buruzko alarma guztiak piztu zituen.
Kazetariak mezua ezabatu eta "alarma faltsua" izan zela azpimarratu zuen gerora; dena den, Erresuma Batuko eta nazioarteko hedabideek albistea jasota zuten ordurako.
BBCk argudiatu du heriotza-oharraren "entsegu teknikoak" egiten ari zirenean gertatu zela akatsa. Hala ere, hedabideak barkamena eskatu du akatsagatik, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa bat zabalduko duela iragarri du.
Bestalde, Buckinghameko iturriek gezurtatu egin dute albistea, eta Elisabet II.a Londresko ospitale batera joan dela onartu, baina ohiko azterketa bat egitera joan dela nabarmendu du.