Mundua -
Laugarren gaua igaro dute
150 etorkin daude Ventimiglian, Italia eta Frantzia arteko mugan
Ventimigliako kaian daude, Italia eta Frantzia arteko mugatik 15 metrora.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
150 etorkinek baino gehiagok osatutako taldea Ventimiglian dago oraindik, Italia eta Frantzia artean, eta Poliziak ez du operaziorik egin etorkinak kaitik botatzeko.
Etorkin gehienak gizonezkoak dira, eta Somaliatik, Eritreatik, Sudanetik eta Libiatik datoz. Ventimigliako kaian daude, Italia eta Frantzia arteko mugatik 15 metrora.
Italiako eta Frantziako poliziak bertan daude, baina oraingoz ez dituzte etorkinak tokitik bota, atzo gertatu zen bezala.
“Atzokoarekin alderatuz, gaur egoera lasaiagoa da. Gero eta etorkin gehiago daude kaian. Gure kalkuluen arabera, 150 bat pertsona dira, eta atzotik normaltasuna da nagusi”, esan dio Fiametta Cogliolo Gurutze Gorriko ordezkariak.
Kostaldeko puntu horretan, hesiak daude, eta pertsona askok izarak eta eguzkitakoak eraman dizkie etorkinei