Mundua -

Familia-tragedia

Familia bereko lau kide tiroz hil dituzte Frantzian

Dirudienez, 70 urteko aitonak hiru senide tirokatu ditu, eta ondoren, bere buruaz beste egin du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bereko lau kide hilda aurkitu dituzte larunbat honetan Dives-sur-Mer herri normandiarrean (Frantzia). Hasierako ikerketen arabera, 70 urteko aitonak hiru senide tirokatu ditu, eta ondoren, bere buruaz beste egin du.

'Normandie Actu' tokiko egunkariak zabaldu duenez, arrazoi ezezagunengatik gizonezkoak emaztea, alaba eta bost urteko iloba hil ditu ehiza-eskopeta batekin. Geroago, bere burua hil du.

Haurraren aitak hilotzak aurkitu ditu gaur, baina litekeena da krimena ostiralean jazo izatea, egun hartan auzokideek tiroak entzun baitzituzten. Aitak Poliziari deitu dio, etxera sartzerakoan, lehen odol-arrastoak aurkitu dituenean. Gertatutakoaren ondorioz, aita ospitaleratu behar izan dute.

Ruango Polizia Judizialak ikerketa abiarazi du, eta baliteke egunaren amaieran Fiskaltzak datu berriak eskaintzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia bideoak