Mundua -

Erabaki historikoa

Homosexualen arteko ezkontzak legeztatu ditu AEBk

Auzitegi Gorenak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu ditu. Berdintasunerako bidean “pauso garrantzitsutzat” jo du erabakia Obamak.

Bi gazte AEBko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia ospatzen. Argazkia: EFE
Bi gazte AEBko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia ospatzen. Argazkia: EFE
AEBetako Gorenak ezkontza homosexualak onartu ditu herrialde osoan

2:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu ditu. Berdintasunerako bidean “pauso garrantzitsutzat” jo du erabakia Obamak.

Amerikako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak legezkotzat jo ditu homosexualen arteko ezkontzak, eta Konstituzioak jasotako oinarrizko eskubidea dela adierazi du.

Orain arte, AEBko 36 estatutan zen legezkoa sexu bereko pertsonen arteko ezkontza. AEBko herritarren %70 homosexualen artezko ezkontza posible den estatuetan bizi da. Auzitegiaren epaia aldeko bost botoekin onartu da. Aurkako lau boto jaso ditu.

Barack Obama AEBko presidentea pozik agertu da erabakiarekin eta Auzitegi Gorenak hartutako erabakia ospatu du. Berdintasunerako bidean “pauso garrantzitsutzat” jo du presidenteak erabakia.

“Gay eta lesbianen bikoteek ezkontzeko eskubidea dute, beste edozein bikotek bezala. #LoveWins (maitasunak irabazi du)”, esan du Obamak Twitter sare sozialen argitaratu duen txioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Auzitegi Gorena albisteak LGTBI