Mundua -

Krisia Grezian

Merkel eta Hollande: 'Negoziazioaren ateak zabalik jarraitzen du'

“Proposamenak mahai gainean izatea premiazkoa da”, ohartarazi du Alemaniako kantzilerrak. Greziako Gobernuak “proposamena” astearte honetako goi-bileran aurkeztuko duela esan dio Tsiprasek Merkeli.

Merkel Alemaniako kantzilerra eta Francois Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Merkel Alemaniako kantzilerra eta Francois Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Merkel eta Hollande: 'Greziak irekita ditu ateak, oraindik'

01:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziarekin negoziatzen jarraitzeko ?ateak zabalik? jarraitzen duela ziurtatu dute gaur Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta Francois Hollande Frantziako presidenteak, baina Atenasek Euroguneko estatu kideentzat onargarria den proposamen berri bat aurkeztu behar duela erantsi dute.

?Ez da denbora askorik geratzen, Greziak eta Europak premia dute?, esan du Hollandek. Frantziako buruak eta Merkelek adierazpen bateratua egin dute, Eliseo jauregian bildu ondoren.

?Ateak zabalik jarraitzen du eztabaidatzeko, eta, hori dela eta, Euroguneko estatuburu eta gobernuburuek bilera egingo dute bihar?, adierazi du Merkelek. Hala ere, programa berri bat adosteko baldintzak ?oraindik ez daude?, ohartarazi du. Horregatik, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren proposamenak entzun beharko dituztela azaldu du.

?Egoerari irtenbide bat emateko proposamen zehatzak mahai gainean izatea premiazkoa da?, gaineratu du Alemaniako kantzilerrak.

Greziako Exekutiboko iturrien arabera, Greziako Gobernuak ?proposamena? astearte honetako goi-bileran aurkeztuko duela jakinarazi dio gaur Tsiprasek Merkeli.

Igandeko referendumean greziarrek hartzekodunen proposamenak baztertu zituzten, eta hori kontuan hartuko dutela esan dute Merkelek eta Hollandek, baina gainerako 18 estatu kideen iritzia ere kontuan izan behar dela nabarmendu dute biek.

?Corralito?a gutxienez ostegunera arte luzatuko da

Bestalde, ?corralito?a gutxienez ostegunera arte luzatuko da, Greziako komunikabideek gaur aurreratu dutenez.

Herrialdeko bankuek Greziako Bankuari eska diezaioketen likidezia mantendu egin du Europako Banku Zentralak (EBZ).

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariak ziurtatu duenez, NDFk ?Greziari laguntzeko prest? jarraitzen du, ?Atenasek hala eskatuz gero?.

Oposizioaren babesa

Gainera, igandeko referendumean ezezkoak garaipen argia lortu ondoren, Greziako alderdi politiko guztiek Alexis Tsipras lehen ministroari babesa eman diote gaur. Hartzekodunekin akordio bat ixteko agindua eman diote.

Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia ministroaren dimisioarekin hasi da eguna. Eurotaldeko ministroek Varoufakis akordio bat ixteko oztopo bat zela adierazi dute behin baino gehiagotan. Oposizioko alderdi guztiek, alderdi komunistak eta neonaziak salbu, babestu egin dute Tsipras.

Euclid Tsakalotos Greziako Ekonomia ministro berria efe

Euclid Tsakalotos Greziako Ekonomia ministro berria efe

Euklidis Tsakalotos Greziako Ekonomia ministro berria, karguaren zina egiten. Argazkia: EFE

Ekonomia ministro berriak karguaren zina egin du

Gobernua hartzekodunekin negoziatzen jarraitzeko prest dagoela adierazi du gaur Euklidis Tsakalotos Greziako Ekonomia ministro berriak. Egoera larrian dauden pertsonen alde lan egiteko borondatea agertu du Tsakalotosek.

?Gehien sufritu dutenentzat zerbait hobea lortzeko jarraitu nahi dugu negoziatzen, beraientzat ari gara lanean?, azaldu du Tsakalotosek kargua hartu eta gero.

Referendumaren ezezkoa izurik gabe baina galerekin hartu dute Europako burtsek. Milango burtsak % 4,03 egin du behera, Madrilgoak % 2,22, Pariskoak % 2,01, Frankfurtekoak % 1,52 eta Londreskoak % 0,76.

Negoziazioa bizkortzearen alde egin du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. ?Negoziatu egin da, negoziatzen jarraitu beharra dago eta negoziazioak azkar bukatu behar du?, nabarmendu du. ?Gauzak azkar egiteko? beharra azpimarratu du, ?arazoek hor jarraitzen dutelako?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
François Hollande bideoak Angela Merkel bideoak Greziako berriak