Mundua -

Programa nuklearra

Iran eta 5+1 Taldea, programa nuklearrari buruzko akordioa ixtear

Hedabideetara egindako azken filtrazioen arabera, balizko hitzarmen horretako puntu tekniko gehienetan ados jarri dira.

Iran eta 5+1 taldea programa nuklearrari buruzko akordioa eztabaidatzen ari dira. Artxiboa: EFE
Iran eta 5+1 taldea programa nuklearrari buruzko akordioa eztabaidatzen ari dira. Artxiboa: EFE
Iran eta 5+1 taldea programa nuklearrari buruzko akordioa eztabaidatzen ari dira. Artxiboa: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iran eta 5+1 Taldea Irango Islamiar Errepublikaren programa nuklearraren inguruko akordioa lortzear daude, 13 urte elkarrekin ados jarri ezinik eman eta gero.

Hori da, behintzat, diplomaziako hainbat ordezkarik hedabideetara egindako filtrazioetatik ondoriozta daitekeena; izan ere, filtrazio horien arabera, balizko hitzarmen horretako puntu tekniko gehienetan ados jarri dira bi aldeak.

Hala ere, 5+1 Taldeko (AEB, Errusia, Txina, Frantzia eta Erresuma Batua) eta Irango Atzerri ministroen zenbait "erabaki politiko" falta dira, iturri horien arabera. Astelehenean dira iristekoak aipaturiko herrialdeetako Atzerri ministro guztiak.

5+1 Taldea eta Iran 20 orrialdeko dokumentu nagusi bat eta 80 orrialdeko eranskin tekniko eta legala eztabaidatzen ari dira.

Ali Akbar Salehi Irango Energia Atomikoaren Erakundeko buruak kazetarien aurrean esan duenez, eztabaida teknikoak ia amaitu dituzte eta gai teknikoei buruzko testua eta eranskinak ere ia prest daude.

Adierazpen horien ondotik, akordio bat berehala lortzeko itxaropena handit egin da. Dena den, AEBk zuhurtzia eskatu du, eta esan du Washingtonek ez duela inoiz negoziazioen denboren gainean espekulatu.

Ildo beretik mintzatu da Alireza Miryousefi Irango Atzerri ministroa ere, eta ohartarazi du hitzarmenaren tamaina dela-eta "logistikoki ezinezkoa" dela gaur bertan akordioa ixtea.

Kontuak kontu, akordioa lortzeko asmoz, negoziatzen jarraitzen dute Vienan, aldeek akordioa lortzeko ezarritako epea astelehenean amaitzen baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea