Mundua -

Afganistan

Ajtar Mansur mullah izendatu dute talibanen buru

Hildako Mohamad Omar mullahren tokia hartuko du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talibanek Ajtar Mansur mullah izendatu dute beren buruzagi eta Mohamad Omar ordezkatuko du, taldeak haren webgunean argitaratutako ohar batean berri eman duenez.

"Mohamad Omarren heriotzaren ondotik, Emirerri Islamikoaren Kontseiluak buruzagitza berria aukeratzeko prozesua abiatu zuen. Luze eta zabal eztabaidatu ondoren, Omar mullahren konfiantzazko gizona zen Ajtar Mansur izendatzea erabaki du", azaldu du.

Talibanen arabera, Mansurrek eginkizun garrantzitsuak bere gain hartzeko pertsona egokia da; are gehiago, Omar mullah bizirik zegoen artean ere ardurak izan zituela eta aspaldidanik Emirerri Islamikoa kudeatzen aritua dela azaldu du.

Bestalde, Haibatula Ajunzada eta Sirajuddin Haqqani izango dira Ajtar Mansurren hurbileko eta konfiantzazko gizonak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea