Mundua -
Istripua
Gutxienez 16 hildako Errusian, bi autobusek talka egin ostean
Gainera, 56 zauritu daude, horietatik hamar larri; hortaz, hildakoen kopuruak gora egin lezake ondorengo orduetan.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez hamasei lagun hil dira asteazken honetan Jabarkovsen, Errusiako ekialde muturrean, Larrialdietako Egoeretarako Ministerioak jakitera eman duenez.
Hildakoen kopuruak, Errusiako agentzien arabera, gora egon lezake ondorengo orduetan; izan ere, 56 zauritu daude, eta horietatik hamar larri daude.
Istripua Gassi lakutik gertu jazo da, Jabarovsk eta Amurreko Komsomolsk hiriak lotzen dituen autobideko 125. kilometroan. Suhiltzaileak, poliziak, erreskate-zerbitzuak eta medikuak bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea