Mundua -

Malaysia

Reunionen aurkitutako hondakinak MH370 hegaldiarenak dira

Hego zati bat agertu zen iragan astean, Reuniongo kostaldean. Hondakina Boeing 777 hegazkin batena zela ziurtatu zuen ikerketak hasieratik.

Najib Razak Malaysiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Najib Razak Malaysiako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Najib Razak Malaysiako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Reunion uhartearen uretan aurkitutako hegazkin hondakinak MH370 hegaldiarenak direla baieztatu du gaur Najib Razak Malaysiako lehen ministroak. Hegazkina 2014ko martxoaren 8an desagertu zen Kuala Lumpur eta Pekin lotzen ari zenean. Hegaldiak 239 bidaiari zeramatzan.

“Gobernuak iaz iragarri bezala, MH370 hegaldiak Indiako ozeanoaren hegoaldean itsasoa jo zuen, urrutiko zonalde arriskutsu eta babesgabe batean”, deitoratu du Razakek. Azkenik, “froga fisikoak” agertu direla gaineratu du lehen ministroak.

Hegazkina desagertu zenetik igaro diren 515 egunak “oinaze” bat izan direla esan du buruzagiak. “Familiek jasan behar izan dituzten zalantzak eta karga ikaragarriak izan dira”, deitoratu du.

Ziurtasuna

Horregatik, nahiz eta albiste “tragikoa eta mingarria” izan, “gutxienez MH370 hegaldian zihoazen 239 bidaiarien senitartekoei eta adiskideei ziurtasuna emateko balio izatna”, espero du Razakek, The Star egunkariak jakitera eman duenez.

Hego zati bat agertu zen iragan astean, Reuniongo kostaldean. Hondakina Boeing 777 hegazkin batena zela ziurtatu zuen ikerketak hasieratik. Malaysia Airlineseko MH370 hegaldiko hegazkina mota horretakoa zen.

MH370 hegaldia Indiako ozeanoan desagertu zen Australiatik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea