Mundua -

Gertakizuna

Bost ume eta hiru heldu hil dira tiroz, Texaseko etxebizitza batean

Tiro egilea errenditu egin da, eta Poliziak atxilotu egin du. Benefizentzia agenteak etxez erratu ziren bisita egiterakoan, baina etxean sartu eta zortzi gorpuak aurkitu zituzten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Texaseko (AEB) Poliziak bost ume eta hiru heldu tiroz hilda aurkitu ditu Harriseko konderriko etxe batean. Tiro egilea, errenditu egin zen, eta Poliziak atxilotu egin zuen.

Benefizentziako agente bik aurkitu zituzten zortzi gorpuak. Agente hauei esan ziotenez, etxe horretako gizona bilatzen ari zen Polizia eta etxebizitzara joan ziren. Jarraian, operazio berezietako talde bat aurkeztu zen, etxea inguratu zuten, eta nerabe baten gorpua aurkitu zuten etxe barruan.

Agenteak inadrrez sartu ziren etxebizitzara, eta susmagarriak tiro egin zien. Tiro egilea 49 urteko gizon bat zen. Polizia aldendu egin zen negoziatzailea etorri zenean, eta ordu beteko hizketaldiaren ondoren, errenditu egin zen.

Behin gizona komisariara bidalita, agenteak etxe barrura sartu ziren, eta han aurkitu zituzten zortzi gorpuak, KHOU-TV kateak jakinarazi duenez.

Bi hildako eta hiru zauritu tiroketa baten, Ipar Karolinan

Bi persona hil dira, eta beste hiru zaurituak izan ziren larunbateko azken orduan Gastoneko konderrian. Bill Melton Ipar Karolinako Poliziaren buruak esan duenez, agenteek bi hildako eta mediku zerbitzuak behar zituzten hiru pertsona aurkitu zituzten.

Oraindik ez dakite nork eta zergatik hasi zuen tiroketa. Ikerketak martxan daude, NBC kateak publikatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea