Mundua -
Krisialdia
Etorkin gutxiago Eurotunelaren inguruan, segurtasun neurriengatik
Azken egunotan 150 saiakera baino ez daude gauetan. Iragan hilabetean 2.000 izan ziren.
Agentziak | Erredakzioa
Calaisen (Frantzia) Eurotunelaren azpiegituran legearen aurka sartzen saiatzen diren etorkinak gero eta gutxiago dira: azken egunotan 150 izan dira gauero. Tunela kudeatzen duen enpresaren arabera, segurtasun neurriengatik gertatu da hori. Iragan hilabetean, 2.000 saiakera izan ziren gau askotan.
Milaka etorkin Calaisera heldu dira azken hilabeteetan, Mantxako tunela gurutzatzeko aukera baten zain, Erresuma Batura heltzeko. Hamar bat lagun hil dira saiakera horietan.
Frantziak zein Erresuma Batuak indarrak jarri dituzte Eurotuneleko eta inguruetako segurtasun neurriak handitzeko. Azpiegitura horren kudeaketa zuzentzen duen enpresak kalte-ordainak eskatu dizkie bi herrialdeei azken hilabeteetako gertakariengatik.
Londres laguntzak jaso aurretik 4 urtez bertan bizitzea aztertzen ari da
Britainia Handiko Gobernuak etorkinen inguruko politika gogortzea aztertzen ari da. Horrela, lau urtez bertan bizitzea eskatuko diete etorkinei laguntza sozialak jaso aurretik, BBC kateak jakinarazi duenez.
David Cameronen gobernuarentzat gai garrantzitsua da honakoa, Europako Batasunarekin duen erlazioa negoziatzen ari baita egunotan Brusela.