Mundua -

Roye

Lau lagun hil eta hiru larri zauritu dira Frantzian, tiroketa batean

Kanpamendu nomada batean izan da, Frantzia iparraldean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil eta hiru larri zauritu dira astearte honetan Frantzian. Roye udalerrian izan da tiroketa, Frantzia iparraldean, kanpamendu nomada batean. Hasieran hiru ziren hildako lagunak, baina, zarri zauritutako jendarmeetako bat hil egin da, Eliseoak baieztatu duenez.

Bernard Cazeneuve Barne ministroak emandako datuen arabera, gizon bat sartu da kanpalekura eta hil egin ditu sei hilabeteko haur bat, emakume bat eta gizonezko bat; horrez gain, beste hainbat lagun zauritu ditu, tartean bi jendarme eta hiru urteko beste haur bat. Jendarmeetako bat hil egin da handik ordu batzuetara.

"Courrier Picard" tokiko egunkariak azaldu duenez, 16:30ean hasi da erasoa. Ondoren agenteak iritsi dira, eta bigarren tiroketa bat hasi da. Eraso horretan zauritu dira jendarmeak.

Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute jada.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak