Mundua -
Paris
Thalyseko erasotzaileari hilketa terrorista saiakera egozten diote
Hori da Frantziako Fiskaltzak Ayoub El Khazzaniren kontra jarritako akusazioa.
Agentziak | erredakzioa
Frantziako Fiskaltzak "izaera terroristako hilketa saiakera" leporatu dio Ayoub El Khazzaniri, Amsterdam eta Paris lotzen dituen tren batean bi pertsona larri zauritu zituen marokoarrari.
Fraçois Molins Parisko fiskalak prentsaurreko batean iragarri duenez, behin-behineko espetxealdia eskatu du akusatuarentzat.
Frantziara joan aurretik, Espainian bizi izan zen El Khazzani, eta Espainiako inteligentzia zerbitzuek Frantziakoei jakinarazi zieten Frantziara joana zela. Hala ere, Fiskaltzaren arabera, Frantzian egon zen tartean, ez zuen segurtasun indarren arreta bereganatu.
"S" hizkiaz sailkatu zuten, talde terroristekin loturak izan ditzaketen pertsonei jartzen dietena, eta atxiloketa ahalbidetzen ez duen arren, zaintza prozesua jar zezaketen abian.
Akusatuak esan du lapurretan egiteko egin zuela eraso Thlays trenean, hori zela bere helburu bakarra, baina fiskalak nabarmendu du trenean igo aurretik borrokara deitzen zuen bideo bat ikusi zuela sakelako telefonoan.