Mundua -

Austrian

Austrian, hiru haur larri atzeman zituzten furgoneta espainiarra da

Oxigeno faltagatik eta deshidratazioagatik ospitaleratu zituzten haurrak gaur atera dira erietxetik. Bestalde, Austriako Fiskaltzak furgonetako gidaria espetxera bidaltzea agindu du.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, 26 etorkin barruan zeramatzala -horietako hiru larri- Austriako Poliziak atzeman zuen furgonetak Espainiako matrikula dauka. Hori dela eta, Austriako agintariek laguntza eskatuko diote Espainiakoei.

Hala azaldu du David Futner Austriako poliziako bozeramaile batek.

Atzemandako ibilgailua Fiat etxeko Ducato modeloa da eta zirkulazio baimen espainiarra du.

Bestalde, ibilgailu horretan egoera larrian atzeman zituzten hiru haurrak gaur atera dira ospitaletik. Oxigeno faltarekin eta deshidratazio zantzuekin eraman zituzten ospitalera, baina dagoeneko onik daude. "Gurasoek ospitaletik atera dituzte inor ohartu gabe. Horrela, Alemaniara joan ahal izango dira, gurasoek nahi bezala, eta ez dira Hungariara itzuliko", azaldu du Futnerrek. "Ez daukagu horrekin arazorik, hirurak onik daudela da garrantzitsuena", gaineratu du.

Bien bitartean, Austriako Fiskaltzak espetxera bidali du furgonetako gidaria, 29 urteko errumaniarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Nerabezaroa albisteak Austria albisteak