Mundua -

Ikasleak hilik agertu ziren

CIDH: 'Estatu mexikarraren indarrek ez zituzten ikasleak babestu'

Giza Eskubideetarako Amerikarteko Batzordeak salatu duenez, gazteek pairatutako erasoen berri izan arren, Mexikoko segurtasun indarrek ez zuten ikasleak babesteko ekintzarik abiarazi.

Gazteen desagerpena salatzeko elkarretaratzearen irudia. Argazkia: EFE
Mexikoko 43 ikasleen desagerpenaren bertsio ofiziala, baztertuta

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIDH Giza Eskubideetarako Amerikarteko Batzordeko kideek salatu dutenez, Mexikoko indarretako batek ere ez zuen Ayotzinapako ikasleak babestu. Ikasle horiek 2014ko irailaren 26an desagertu ziren, eta hilik aurkeztu zituzten geroago. CIDHk auziaren gaineko txostena aurkeztu berri du, sei hilabete ikertzen eman ostean. Txosten horrek ebatzi duenez, "gazteak ez zituzten Coculako udal-zabortegian erre".

CIDH batzordeko kideen irudiko, Guerrero Estatuaren poliziek, agente federalek ezta Armadako kideek ez zituzten ekintzarik abiarazi gazteak babesteko, gazteek pairatutako erasoen berri izan arren.

Aipatutako dokumentuan Aditu Independenteen Diziplinarteko Taldeak (GIEI) azpimarratu duenez, Ayotzinapako ikasleak bi orduz zaindu zituzten Estatuko Poliziak, Polizia Federalak eta Armadak, Igualara heldu arte. Udalerri horretara helduta, gazteak eraso baten biktimak izan ziren.

Claudia Paz GIEIko kideak azpimarratu duenez, gazteen aurka egindako erasoak "gizonezko batek zuzendutako operatibo baten parte izan ziren". "Aginduak ematen zituen gizonezkoa zen", zehaztu du Pazek.

Igualako eta Coculako poliziek egindako lehen eta bigarren erasoaren artean hiru ordu igaro ziren, eta "ez ziren Fiskaltza ezta Polizia zerbitzuak bertaratu biktimak artatzeko edo gertaerak ikertzeko". "Giza eskubideen urraketen" lekuko izan ziren hainbat elkartek, eta inork ez zituen "gazteak babestu", txosten horrek dioenez.

Irailaren 26ko gauean sei lagun hil ziren, tartean Normaleko hiru ikasle, eta beste 43 gazte hil ziren, gazteak Poliziak atxilotu eta Guerreros Unidoseko karteleko kideei eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko