Mundua -
PALESTINA
Kolono israeldarren eraso batean zauritutako emakumea hil egin da
Uztailaren 31tik ospitalean zegoen, erredura larriekin, kolono israeldarrek haren etxeari su eman ostean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Riham Dawabsha, Zisjordanian uztailaren 31n kolono israeldarren eraso batean zauritutako emakume palestinarra, hil egin da. Muturreko israeldar batzuek molotov koktelak jaurti zituzten haren etxera. Horren ondorioz, emakume hori larri zauritu zen, eta 18 hilabeteko ume bat (emakumearen semea) eta 32 urteko gizonezko bat (haren senarra) hil ziren.
The Jerusalem Post egunkariak jakitera eman duenez, atzo iluntzean zendu zen emakumea. Tel Hashomer ospitalean zegoen ingresatuta, erasoan zauritutako 4 urteko semearekin batera. Haurrak hobera egin du, baina bigarren mailako erredurak ditu gorputzaren % 60n.
Zisjordaniako erasoak sona handia izan zuen mundu osoan. Israelgo agintariek gogor gaitzetsi zuten erasoa, eta juduen terrorismotzat jo zuten.
Ordutik, hainbat lagun atxilotu dituzte erasoarekin lotuta.