Mundua -

Heriotza-zigorra

600 pertsona baino gehiago exekutatu zituzten 2014an, 22 herrialdetan

Munduko herrialdeen bi heren abolizionistak dira, legez edo jardunean; hala ere, joan den urtean 2.466 heriotza-zigor ezarri zituzten 55 herrialdetan, Amnistia Internazionalaren datuen arabera.

E.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 607 pertsona exekutatu zituzten 2014an, 22 herrialdetan, Amnistia Internazionalaren (AI) datuen arabera. 2013ko datuekin alderatuta, % 22 egin dute behera exekuzioek, aurrekoa urtean 778 izan baitziren 22 lurraldetan. Hala ere, munduko 140 herrialde (bi heren baino gehiago) abolizionistak dira, legez edo jardunean.

Mundu mailako egungo egoeraren lehen argazkia da hau, heriotza-zigorraren kontrako nazioarteko egun honetan.

Amnistia Internazionalaren 'Heriotza zigorra eta exekuzioak 2014' izeneko txostenak beste datu batzuk utzi dizkigu mahai gainean: 2014 bukaeran 19.094 pertsona zeuden heriotzara kondenatuta, eta horietatik 2.466 zigor urte horretan bertan ezarri ziren, 55 herrialdetan (2013an 1.925 egon ziren, 57 lurraldetan).

Hala ere, indultuak egon ziren 28 herrialdetan, eta heriotzara zigortuta zeuden 112 pertsonari barkamena eman zieten. 2014ko exekuzio gehienak bost herrialdetan izan ziren: Txinan, Iranen, Saudi Arabian eta Estatu Batuetan, AIren txosten horren arabera.

Izan ere, Saudi Arabian, Iraken eta Iranen izan dira exekuzioen % 72. Horren harian, txostenak azpimarratzen du Txinak gainerako herrialdeek baino pertsona gehiago exekutatu zituela, baina ez dagoela horren inguruko datu zehatzik, Estatuko sekretutzat jotzen baitira bertan (berez, 607 exekuzio horietan ez dituzte Txinakoak kontuan hartu). Lau dira mundu mailan exekuziorako metodoak: burua moztea, urkatzea, injekzioa eta su-arma.

Heriotza-zigorraren mundu mailako maparen laburpena (AIren 2014ko datuak):

Delitu guztientzat abolizionistak

Honako herrialde hauetan legeak ez du heriotza-zigorra ezartzen inongo delituren aurrean: Albania, Alemania, Andorra, Angola, Argentina, Armenia, Australia, Austria, Azerbaijan, Belgika, Bolivia, Bosnia y Herzegovina, Bulgaria, Bhutan, Burundi, Cabo Verde, Cowboya, Kanada, Txipre, Kolonbia, Costa de Marfil, Costa Rica, Kroazia, Danimarka, Ekuador, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Gabon, Georgia, Grezia, Ginea-Bissau, Haiti, Honduras, Hungaria, Irlanda, Islandia, Cook Irlak, Marshall Irlak, Salomon Irlak, Italia, Kirgizistan, Kiribati, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Mazedonia, Malta, Mauricio, Mexiko, Mikronesia, Moldavia, Monako, Montenegro, Mozambike, Namibia, Nepal, Nikaragua, Niue, Norvegia, Zeelanda Berria, Herbehereak, Palau, Panama, Paraguay, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Ruanda, Errumania, Samoa, San Marino, Vatikanoa, Santo Tome eta Principe, Senegal, Serbia (tartean Kosovo), Seychelle, Hegoafrika, Suedia, Suitza, Ekialdeko Timor, Togo, Turkmenistan, Turkia, Tuvalu, Ukrainia, Uruguai, Uzbekistan, Vanuatu, Venezuela, Djibuti.

Ohiko delituentzat abolizionistak

Herrialde hauetan salbuespen delituentzat bakarrik dago aurreikusita heriotza-zigorra, tartean kode penal militarrean bildutakoak eta salbuespen egoeretan egindako delituak: Brasil, Chile, Salvador, Fiji, Israel, Kazakhstan, Peru.

Abolizionistak jardunean

Hainbat herrialdetan heriotza-zigorrari eusten diote hilketa bezalako delituetarako, baina abolizionistatzat jo daitezke, azken 10 urteotan ez dutelako inor exekutatu eta uste delako exekuziorik ez egiteko praktika sendoa dutela: Algeria, Benin, Brunei Darussalam, Burkina Faso, Kamerun, Kongo, Hego Korea, Eritrea, Ghana, Granada, Kenya, Laos, Liberia, Madagaskar, Malawi, Maldivak, Mali, Maroko, Mauritania, Mongolia, Myanmar, Nauru, Niger, Papua Nueva Guinea, Afrika Erdiko Errepublika, Sierra Leona, Sri Lanka, Surinam, Swazilandia, Tanzania, Tadjikistan, Tonga, Tunisia, Zambia.

Heriotza zigorrari eusten dioten herrialdeak

Honako lurralde hauek eusten diote heriotza-zigorrari ohiko delituetarako: Afganistan, Antigua y Barbuda, Saudi Arabia, Bahamak, Bahrein, Bangladesh, Barbados, Belize, Bielorrusia, Botswana, Comora, Ipar Korea, Kuba, Txad, Txina, Dominica, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, AEB, Etiopia, Gambia, Guatemala, Guinea, Guinea Ekuatoriala, Guyana, India, Indonesia, Irak, Iran, Jamaika, Japonia, Jordania, Kuwait, Lesotho, Libano, Libia, Malasia, Nigeria, Oman, Pakistan, Palestina, Qatar, Kongo, San Cristobal y Nieves, Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia, Singapur, Siria, Somalia, Sudan, Hego Sudan, Tailandia, Taiwan, Trinidad y Tobago, Uganda, Vietnam, Yemen, Zimbabwe.

2014an exekutatutako pertsonak

Afganistan (6), Saudi Arabia (90+), Bielorrusia (3+), Txina (+), Ipar Korea (+), Egipto (15+), Arabiar Emirerri Batuak (1), AEB (35), Guinea Ekuatoriala (9), Irak (61+), Iran (289+), Japonia (3), Jordania (11), Malasia (2+), Pakistan (7), Palestina (2+, Hamas, Gazako agintaritzak), Singapur (2), Somalia (14+), Sudan (23+), Taiwan (5), Vietnam (3+) eta Yemen (22+).

______________________________

Amnistia Internazionalak hainbat iturritatik jaso du informazioa, besteak beste ''zifra ofizialak, zigortutako jendearen eta horien familien eta ordezkarien informazioa, gizarte zibileko erakundeek emandako informazioa eta hainbat hedabidetan publikatutako informazioa''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea