Mundua -

Martxotik aurrera

Biluziak bukatu dira 'Playboy' aldizkarian

Irudi “probokatzaileak” erakusten jarraituko du, baina martxotik aurrera modeloak ez dira larrugorrian agertuko.

Playboy. Argazkia: EFE
Playboy. Argazkia: EFE
Playboy aldizkariak ez du gehiago emakume biluzirik erakutsiko

1:14

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Playboy aldizkariak ez du biluzi gehiago argitaratuko martxotik aurrera. Scott Flanders aldizkariko kontseilari delegatuak eman du erabakiaren berri, The New York Times egunkarian egindako elkarrizketan.

Aldizkariak diseinua estreinatuko du martxoan. Arroparik gabeko emakume barik argitaratuko den aurreneko alea izango da. Irudi “probokatzaileak” erakusten jarraituko dutela esan du Flandersek, baina modeloak ez dira larrugorrian agertuko.

1975ean 5,6 milioi ale argitaratzetik gaur egun 800.000 soilik saltzera pasatu da. Internetek betiko aldatu du sexuaren industria; izan ere, pornografia nonahi dago eskuragarri. Horrela, Hugh Hefnerrek (89 urte ditu jada) 1953an sortutako aldizkaria zaharkituta geratu da.

"Borrokatu gara, baina galdu egin dugu"

Bestalde, sare sozialetan sartzeko estrategia aurkeztu du aldizkariak. Zalantza barik, irakurle gazteenei keinu bat egiteko erabakiak dira. Flandersen hitzetan, ez dute biluziak kentzeko erabakian atzera egingo: “Borrokatu gara, baina galdu egin dugu”.

Hala ere, untxiaren logotipoa munduko ezagunetarikoa da oraindik, Apple edo Nike konpainien logoak bezain ezaguna baita.

Playboy aldizkariak XX. mendeko pop kulturan izan duen presentzia ukaezina da. Besteak beste, Malcolm X, Martin Luther King Jr. eta Jimmy Carter elkarrizketatu ditu, eta idazle ospetsuen artikuluak argitaratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak berriak