Mundua -
Manifestazioa Bruselan
Sei euskal herritar atxilotuta, TTIPen aurkako protestan, Bruselan
Aragoiko Podemosen lau diputatu ere atzeman ditu Poliziak. Dagoeneko atxilotu guztiak aske utzi dituzte, kargurik gabe.
EITB.EUS
Gutxienez sei euskal herritar atxilotu dituzte gaur Bruselan, Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikorako itunaren aurka egindako protestetan.
Aragoiko Podemosen lau diputatu ere atzeman ditu Poliziak. Hala ere, jada atxilotu guztiak aske utzi dituzte, kargurik gabe.
Aipatu goi-bileraren harira, ‘Euromartxak’ antolatu dituzte eta Europako herrialde ezberdinetako milaka lagun Bruselan elkartu dira, “pertsonengan oinarritutako Europa demokratiko, sozial, justu eta solidarioago baten alde” protesta egiteko.
Manifestazioetan, guztira, 100 bat lagun atxilotu ditu Poliziak.