Mundua -

Larri daude

Bi eta bost urteko bi ume bortxatu dituzte taldeka Indian

Bi urte eta erdiko ume bat eta bost urteko beste bat bortxatu dituzte eta larri daude. Hiru lagun atxilotu dituzte dagoeneko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi haur indiar larri daude, Delhi mendebaldean, Nagloi lurraldean, taldekako bortxaketa pairatu ondoren, bertako telebista kate batek jakinarazi duenez.

Bi urte eta erdiko haurtxo bat bi gizonek bortxatu zuten ostiralean Delhi mendebaldean, Nangloi lurraldean, bahitu eta gero. Bizilagunek konorterik gabe eta odoletan aurkitu zuten etxebizitzatik gertuko parke batean. Biktimaren amak adierazi duenez, argindarra joan zela aprobetxatuta bahitu zuten alaba. Neskatoak indarkeria zantzuak ditu gorputzean, Swati Maliwal Delhieko Emakumeen Batzordeko arduradunaren esanetan.

Egun berean, bost urteko beste neskato bat bortxatu zuten hiru gizasemek, Anand Viharren, Delhi ekialdean. Neskatoa bakarrik zegoen etxean, eta haren bizilagun batek etxetik atera eta bere etxera eraman zuen. Ondoren, beste bi lagunekin batera bortxatu zuen haurra. Hiru gizasemeak atxilotu dituzte, taldekako bortxaketa egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa India