Mundua -

Hauteskundeak

Kanadak ezkerrera egin du Alderdi Liberalaren garaipenarekin

Ustekabea eman du Justin Trudeau buru duen alderdiak gehiengo osoa lortuta. Lehen ministro kontserbadoreak dimisioa emango duela iragarri du.

Trudeau, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Justin Trudeau EFE
Trudeau, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustekabea eman du astelehen honetan Justin Trudeauren Alderdi Liberalak eta Kanadako hauteskunde orokorrak irabazi ditu gehiengo osoarekin, CBC Kanadako telebista kate publikoak emandako datuen arabera.

Horrenbestez, Trudeau izango da Kanadako hurrengo lehen ministroa. Pierre Trudeau lehen ministro ohi mitikoaren semea da Justin.

Datuen arabera, Alderdi Liberalak 180 eserleku lortuko ditu (gehiengo osoa: 170 ordezkari). Orain arte boterean zegoen Alderdi Kontserbadoreak 100 ordezkari eskuratuko ditu, eta Alderdi Demokratiko Berria sozialdemokratak, berriz, 35.

Stephen Harper jarduneko lehen ministro eta buruzagi kontserbadoreak porrota aitortu du, eta alderdiaren lidergoa utzi egingo duela iragarri du.

Harperren adierazpen horien ondotik, kazetarien aurrera atera da Justin Trudeau. "Aldaketaren unea iritsi da, benetako aldaketaren unea", esan du, eta kanadar guztientzat gobernatuko duela agindu du.

Jota zegoen Alderdi Liberala suspertzea lortu du Trudeauk, askoren zalantzen gainetik. Azken bi hauteskundeak galdu zituen Alderdi Liberalak, eta hirugarren indarra izatera pasatu zen 2011n, 34 diputatu bakarrik eskuratuta.

Kanadarrek ezezko argia eman diote Alderdi Kontserbadorearen politikari eta Stephen Harper lehen ministroari, ia hamarkada batez boterean egon den gizonari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea