Mundua -

'El Chapo'

Guzmanen ihesaldia prestatu zuen sarea desegintzat jo du Mexikok

Orain arte 34 pertsona akusatu eta epailearen esku utzi dituztela esan du Arely Gomez Mexikoko fiskalak. Ihesaldia primeran prestatutako operazioa izan zela adierazi du fiskalak.

'El Chapo' Guzmanen ziega Altiplano segurtasun handiko espetxean. Artxiboko irudia: EFE
'El Chapo' Guzmanen ziega Altiplano segurtasun handiko espetxean. Artxiboko irudia: EFE
'El Chapo' Guzmanen ihesaldiaren bideoa zabaldu dute

3:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin El Chapo Guzman Loera droga-trafikatzaileari ihes egiten lagundu zion taldea desegin dutela ziurtatu du gaur Arely Gomez Mexikoko fiskalak. Narkotrafikatzaileak segurtasun handiko espetxe batetik ihes egin zuen uztailaren 11n.

Ihesaldia kartzelatik kanpo prestatu, antolatu eta bideratu zuen taldeko kide guztiak atxilotu dituztela azaldu du funtzionarioak agerraldi batean.

Altiplano espetxeko ziegatik kanpoko eraikin bateraino, tunel batetik ihes egin zuela baieztatu du Gomezek, eta xehetasun gehiago eman ditu; ihes egin ostean, San Juan del Rio (Queretaro) hirira joan zen.

Hegazkin txikietan

Bi hegazkin txiki zituen zain bertan, eta gordelekuren batera eraman zuten hegazkinez, fiskalak esan duenez. Azken egunetako informazioen arabera, droga-trafikatzaile ezagunak Sinaloa estatura ihes egin zuen.

Hain zuzen, hegazkin txiki horiek gidatu zituzten pilotuak dira atxilotuetako bi. Horietako bat "Guzman Loerak zuzentzen duen erakunde kriminaleko (Sinaloako kartela) pilotu historikoa" da.

Arely Gomez Mexikoko fiskala El Chaporen ihesa efe

Arely Gomez Mexikoko fiskala El Chaporen ihesa efe

Arely Gomez Mexikoko fiskala. Argazkia: EFE

Orain arte 34 pertsona akusatu eta epailearen esku utzi dituztela esan du fiskalak, besteak beste, El Chapo-ri ihes egiten lagundu zioten funtzionario publikoak eta erakunde kriminaleko ustezko kideak.

Haren abokatua, ihesaldiaren antolatzaile nagusia

Droga-trafikatzailearen ihesaldia haren abokatuak antolatu zuela goraipatu du Gomezek. Antza denez, tunela egin zutenekin harreman estua izan zuen hark.

Ihesaldia "kasualitatea" izan ez zela adierazi du Gomezek, ez primeran antolatutako operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko