Mundua -
SUEDIA
Hil egin da Suediako eskola bat arma zuriz erasotu duen gaztea
Segurtasun indarrek susmagarria tiroz eraitsi dute. Ospitalean ebakuntza egin dioten arren hil egin da zaurien eraginez
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mozorrotuta zegoen norbanako batek arma zuriz erasotu du gaur Trollhättan (Suediako hego-mendebaldea) herriko eskola bat, eta bi hildako eta beste bi zauritu eragin ditu. Poliziak emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, erasotzailea ere hil egin da.
Poliziak tiroz eraitsi du erasotzailea (toraxean eta gibelean zituen zauriak), eta Norra Älvsborg herriko ospitalera eraman dute, bertan ebakuntza egiteko. Dena dela, ezin izan du zaurien larritasuna gainditu.Beste bi biktimak ikastetxeko ikasle bat eta irakasle bat dira. Aldi berean, beste ikasle bat eta irakasle bat ere zauriak izan dituzte. Irakaslea ere operatu egin behar izan dute, eta egoera larrian dago.
Suediako Poliziak ez du argitu bigarren hildakoa 11 urteko gaztea edota 15 urteko bestea den.
Segurtasun-indarrak ikastetxean bertaratu dira, hainbat arma zuri luze zituen gazte mozorrotu bat handik zebilela jakinarari diotenean. Behin ikastetxean, bi tiroz eraitsi dute.
Erasoa 400 ikasle dituen Kronan eskola alboko kafetegian jazo da, Trollhättan erdigunetik bi kilometrora dagoena.