Mundua -

Halloween jaia

Istiluak izan dira Londresen, legez kanpoko Halloween jai baten harira

Lau polizia zauritu dira eta anbulantzia batek bosgarren lagun bat artatu behar izan du. Gainera, hainbat lagun atxilotu dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istiluak izan dira igande goizaldean Londresen, legez kanpoko Halloween jai baten baitan. Ehunka lagun bertaratu dira jaira eta kalean istiluak izan dira festara bertaratutakoen eta polizien artean, Scotland Yard egunkariak berri eman duenez.

Lambeth barrutian ospatutako "parranda"n, parte-hartzaileek botilak, hiri-altzariak eta bonba su-eragileak jaurti dituzte poliziaren kontra. Sei ordu behar izan dituzte egoera bere onera etortzeko.

"Desordena publikoak eta triskantzak amaitu dira", iragarri du Poliziaren bozeramaile batek. Horren esanetan, festako hainbat parte-hartzailek segurtasun indarren kontra egin dute eta "ibilgailuak eta ondasun pribatuak kaltetu" dituzte.

Bestalde, ez du zehaztu atxilotuen kopurua. Lau polizia zauritu dira eta anbulantzia batek bosgarren lagun bat artatu behar izan du tokian bertan.

Jaiaren antolatzaileek Facebooken iragarri zuten Halloween jaia "Scumoween: A Nightmare on Scum Street" izenburupean, eta jaira bertaratuko zirela adierazi zuten 4.000 lagunek aipaturiko sare sozialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Londres azken ordukoa Ingalaterra azken ordukoa