Mundua -
EZBEHARRA SINAIN
Hegazkin istripuan hildakoen gorpuak hasi dira Errusiara iristen
Gaur goizean 114 gorpu iritsi dira San Petersburgoko aireportura. Denera, 224 pertsona zihoazen hegazkinean, eta denak hil ziren. Errusiako ikerlarien arabera, hegazkina airean lehertu zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbatean Sinai penintsulan izandako hegazkin istripuan hildakoen gorpuak hasi dira Errusiara, jaioterrira, iristen. Gaur goizean, 114 gorpu iritsi dira San Petersburgoko aireportura, Ria Novosti albiste agentziak baieztatu duenez.
Airbus 312 hegazkina Kogalimavia errusiar konpainiarena zen; 224 bidaiari zeramatzan, eta denak zendu ziren. Sinai penintsulan, Egipton, erosi zen.
San Petersburgoko gorputegi batera eramango dituzte gorpuak, bertan identifikatzeko.
Oraingoz, ez dituzte istripuaren arrazoiak argitu, baina Errusiako ikerlariek dagoeneko baieztatu dute hegazkina airean lehertu zela.
"Suntsiketa airean gertatu zen eta hegazkin zatiak 20 kilometro koadroko zabaleran sakabanatu ziren", adierazi du Viktor Soroxenko Errusiako Abiazio Batzordeko zuzendari exekutiboak, ezbeharraren tokira egindako bisitan.